Cornada a Pepsi de Nueva Zelanda por un anuncio del encierro

Frucor enpresak, Zeelanda Berrian Pepsiren banatzaileak, “Bromitment” kanpainatik entzierroaren saria kendu du eta bere merkataritza-zuzendari Aisha Dajik sinaturiko komunikatu bat zabaldu du jendaurrean desenkusatzeko. Konpainiaren Facebooken eta beste zenbait sareren bitarteko ekintzek behartu zuten konpainia erabaki hori hartzera. Frucorren komunikatuan zera dio Aisha Dajik: “Konturatu gara gure merkatu objektiboaren parte bat jarduera mota horrengatik (entzierroaz ari da) mindurik sentitzen dela, animaliekiko krudela iritzita. Horregatik barkamena eskatzen dugu bihotz-bihotzez. Frucor eta Pepsik ez dute, inola ere, animaliekiko krudeltasuna babesten… Horren ondorioz, entzierroan lasterka egiteko aukera erabat kendu dugu lehiaketatik”.

Asko hitz egin da gertaeraz Zeelanda Berrian, nazio mailan ahal izan zuten komunikabide gehienen bitartez hedaturiko oso kanpaina zabala zelako. Zezenketen aurkako erakundeek garaipen eta eredutzat aldarrikatzen dute gertaera eta etorkizunean beste ekimen batzuk kontuan hartzeko deia egiten dute. Kiwiak entzierroko eguneko lasterkarien %8,6 eta San Fermin festetara etortzen den talde handia dira gaur egun. Antzeko gertaera bat izan zen iaz USF enpresarekin, zeinek, PETAren presioa zela eta, unibertsitario estatubatuar aurreztaileentzako lehiaketa bat kendu behar izan baitzuen.