Pedro Armestre reconocido por el Wall Street Journal y Yahoo por una imagen de Sanfermin

Wall Street Journalek Pedro Armestre argazkilariaren lana aitortu du sanferminetako bere irudi bat 2013ko irudirik azpimarratuen hautaketan sartuta. Nabarmendu behar dugu, gainera, une honetan wsj.com-en ikusleriarentzat bilduma osoaren bigarren irudi baloratuena dela. Baina irudia bidea egiten ari da eta ez da gelditzen, gaztelaniazko Yahoo Noticias-ek ere 2013a laburbiltzeko argazkirik onenen artean hautatu baitu. Kasu horretan formatu bertikaleko irudia baloratu dute eta munduko galeriako azaltzat aukeratu dute. Sanfermin.com-en bi irudiak oso gustukoak ditugu, 2013ko uztailaren 10eko entzierroari dagozkionak, Victoriano del Río Cortés ganadutegiko zezenekin.

pedro armestre yahoo

Pedro Armestrek  Sanferminetan eginiko lan hori argitara atera zen France Press eta Getty Images agentzietarako egiten duen eginkizunaren bitartez. 2013ko uztailaren 10ean Wall Street Journalek Pedro Armestren irudia eguneko onenen artekotzat jo zuen. Hautaketa horrek bide eman zion Armestreren argazkiari urteko onenen artean nabarmentzen ahal diren irudien artean sartzeko. Futbol y Ellas-en bideo honek zenbait datu ematen dizkigu irudia hartu zen tokiari buruz, Estafetarekin intersekzioan, Mercaderes karrikako bigarren solairu bati buruz, hain zuzen.

pedroarmestre.com bere web orriaz gain, Armestrek Susana Hidalgorekin batera egiten duen lanari buruzko gauza gehiago hemen ezagutzen ahal duzue: calamar2.com